XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zaite aur.
- Areago oraindik.
- Baiña etzaite bizi
Aur, Jainkoarekiko; eta orregatixe gizon sendo beste gaiñantzekoetan.
- A! ta utz itzazula magal-txakurraren artezi oiek.
Umekeri txiki batzuek egiteko irrikitzen egoten gera batzuetan.
Lan txiki arrigarriak Jainkoarentzat; eta, oitukeriz kutsutzen ez badira, emankorrak ere izango dira, Maitasuna beti emankorra dan bezela.
Bi urteko aurra zure ondoan baiño, aurrago zera zu Betikoa dan Jainkoaren aurrean.
Eta umeaz gaiñera, Jainkoaren seme zera.
Etzazu aaztu.
Aur: kixkal zaite zure gizon-aroko neurrigabekeriak ordaintzeko gogo bizitan.